jueves, 3 de diciembre de 2009

Hezkuntza arreta

Hau da, erlijioaren alternatiba. Saio bat daukate astero.
Irakasle batzuek etorkinen munduari buruz prestaturiko txostena erabiltzen ari dira gehien bat, etorkinen mundua hobeto ezagutu ahal izateko. Txosten horretan jorratzen den unitate didaktikoa honako hau da: "Guztiok gara etorkinak". Atal ezberdinetan banaturik, historian zehar izan diren gizakion joan-etorriak aipatzen dira: euskaldunok garai batean egin zituzten migrazioak, Ameriketara batez ere, edota duela urte batzuk Euskal Herrira hurbildu ziren penintsulako langileak, orain Hego Amerikatik eta Afrikatik etortzen ari direnak... Horrekin batera, galdera hauen erantzunak ere lantzen dira: Zergatik gaude behartuta une batzuetan gure herria, familia, lagunak eta ohiturak uztera eta alde egin behar dugu beste bizimodu baten bila? bizitza arriskuan jartzeraino? Eta guk zer egingo genuke haiek izango bagina?
Halako gogoeta egin ondoren, harremanetan ipiniko dira beste herrietako jendearekin eta gutunak elkar trukatuko dituzte hango neska-mutilekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario