martes, 15 de diciembre de 2009

Antonimoak lantzeko ariketak baliagarriak dira. Hortaz, jarraian santonimoak lantzeko ariketa bat ipini dugu. Horretarako, jarraian agertzen den linkean klik egin, eta antonimoak lotu.

Antonimoak lantzeko ariketa

jueves, 3 de diciembre de 2009

Hainbat abesti!!

IKUSI MENDIZALEAK

Ikusi mendizaleak
baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera
igo behar dugu.

Ez nekeak, ez da bide txarra;
gora, gora, neska-mutilak, a, a, a,
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.

Hemen mendi tontorrean,
euskal lurren artean,
begiak zabaldurik,
bihotza erretan.

Hain ederra, hain polita da ta,
gora, gora Euskal Herria, a, a, a,
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.


AMA BEGIRA EZAZU

Ama begira ezazu
leihotik plazara;
ni bezalakorikan
plazan ba ote da? (bis)

Plazan ba ote da? (bis)

Lai lara lai tra la...

Begiak erne ditut,
bi zangoak arin,
hoinbeste dohainekin
ez naute mutxurdin. (bis)

Ez nauke mutxurdin (bis)

Lai lara lai tra la...

Mutikoen artean
itzul-inguruka,
gizongaitzat ba duzket
dotzenan hamaika. (bis)

Dotzenan hamaika. (bis)

Lai lara lai tra la...

Heldu denprimaderan
arropa xuritan
ederra izanen naiz
mahai santuetan. (bis)

Mahai santuetan. (bis)


Lai lara lai tra la...

Haurra, ahal badaiteke
hala izan bedi.
Lehen gure aldi zen,
orain zuen aldi (bis)

Orain zuen aldi (bis)


Lai lara lai tra la...

HIZTEGIAK ORDENAGAILUETAN


Teknologia berrien aurrerakuntzak direla eta, orain ikastetxeetan hiztegiak (liburuak) izateaz gain, ordenagailuetan ere hiztegiak aurkitzen dira.
Edozein hitz bilatu nai izanez gero, ordenagailuan google sarean sartzea besterik ez dago eta bertan, 3000 hiztegia, elhuyar hiztegia, hiztegia.net jarrita edozein hitz bilatzeko aukera izanen dute.
Abendaño ikastetxeko ikasleek ongi dakite ordenagailuetan hiztegiak aurkitzen direla eta hainbat aldiz ordenagailuetara jo dute hitz ezberdinak aurkitzeko, hots, sinonimoak, definizioak, gazteleratik-euskerara (ala alderantziz) pasatako hitzak, etab.

Lehen aipatutako hiztegiez gain, beste hainbat hiztegi ere aurkitzen dira eta horietako baten argazkia ipini dugu.

Hona hemen hiztegiak erabiltzeko linkak:

3000 hiztegia

Elhuyar hiztegia

Esaerak!

1- Bai, zotza! Si, las narices!

2- Zer da? Baratzean zerba! : respuesta que se da a los/las niños/as preguntones/as y pesados/as.

3- Zalditik astora: de mal en peor.

4- Ura gorian jaio da hori: se suele decir de un muchacho robusto y fuerte.

5- Hor konpon Mari Anton! : allá te las arregles.

6- Usoak joan, sareak heda: a buenas horas mangas verdes.

7- Hamabiak, bota platerera begi biak: las 12, pon los dos ojos en el plato (por ser la hora de comer).

8- Ezkerreko begitik hartu nau: me tiene tirria.

9- Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon: cuando hay se gasta en abundancia, cuando no hay se aguanta.

10- Aukeraren maukera, azkenean okerra: cuando hay mucho para elegir, al final se elige lo peor.

11- Artzainak haserre, gaztak agertu: se sacaron los trapos sucios.

12- Zoaz antzarrak ferratzera: (literalmente: véte a herrar gansos), ¡véte a freir espárragos!

Ahokorapiloak

1.)
Matxin okerraren akerraren adar okerrak
Baino okerragorik ez dut ikusi nik.

2.)
Akerrak adarrak okerrak ditu,
Okerrak adarrak akerrak ditu.

3.)
Abelek bala balu,
Bala bele bila

4.)
Otso itsu itsusiak
Ezin etsi etxean!

5.)
Olagarroaren erro errea
larra eran gorra.

HIZTEGIAK

Ikastetxe guztietan bezalaxe, Abendañon ere, gela bakoitzean hainbat hiztegi daude: euskarazkoa, gaztelaniazkoa, ingelesekoa, esukara-gaztelaniakoa...
5.mailako ikasleek aurretik aipaturiko guztiak dauzkate eta horrez gain, ordenagailuez ere baliatzen ahal dira. Edozein hitz aurkitu nahi badute, googlen sartu besterik ez daukate eta euskarazko hiztegiak jarri eta bertan, hainbat daude: hiztegia.net (sinonimoak, entziklopediak, etab izanik), elhuyar hiztegia, 3000 hiztegia...
Euskerako klasetan, beste hainbat gauzen artean sinonimoak lantzen ari dira azkenaldian eta ordenagailuen laguntza izan dute.

Oso praktikoa eta lagungarria egin zaiela esan digute.

Gabon kantak!!

Urtero bezala, aurten ere gabonetako kanta batzuk landu dituzte Abendaño ikastetxeko 5.mailako ikasleek.Ondoren azaltzen diren hiru kantak kantatuko dituzte olentzero eguneko kalejiran, besteak beste.

1.Horra Mari Domingi

begira horri
gurekin nahi duela
Belena etorri.

Gurekin nahi baduzu
Belena etorri
atera beharko duzu
gona zahar hori.

HATOZ, HATOZ, ZURE BILA NENBILEN NI !
HATOZ, HATOZ ZURE BILA NENBILEN NI!

HATOZ GOAZEN TA GURTU DEZAGUN
BELENEN JAIO DEN HAURTXO EDER HORI


2.Oilarrak kanta kantaari

kukurruku kukurruku
kale jiran dabiltza
kukurruku kukurruku.

Eguberri jaiak ospatzen
kukurruku kukurruku (edo tralarala tralarala)
Jesus jaio da Belenen
kukurruku kukurruku (edo tralaralalalala)

Atzetik txitoak ere,

pio pio pioka!
Atzekoei ezin segi,
pio pio pioka!

Eguarri gaua ospatzen,
pio pio pioka!
Jesus jaio da Belenen,

pio pio pioka!

3.Olentzero joan zaigu

mendira lanera, intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanean
Jesus jaio dela
laisterka etorri da
berri ematera.

Horra! Horra!
Gure Olentzero!
exerita dago pipa muturrean

arruautzatxuekin, kapoi pareakin
bihar meriendatzeko boteil arduakin
boteil arduakin...

Hemen heldu garade berri on batekin
gure enbajadore Olentzerorekin.
Idiak eta astoak beren karruekin
Ezin karriaturik zagi arduekin.

Horra...

Olentzero buru handia
entendimentuz jantzia
bart arratsean edan omen du
bost arrobako zagia.

Hori urde tripa haundia
tragatu bai duk, tragatu bai duk
tragatu bai duk zagia.

Olentzero begi gorri
non harrapatu duk arrai hori
itsasoko arkaitzetan
bart arratseko hamaiketan.

Alaitu ta poztu gaitezen
gaurko gabarekin
gure Jesus onaren etorrerarekin, ALAI
Poztu gaitezen, GAURKO gabarekin
gure Jesus onaren etorrerarekin

Txisteak


1.)
Maisuak Jaimitori galdetu dio:

- Jaimito zenbat dira bi gehi bi?

-Auskalo! Ez badizkidazu datu gehiago ematen…!

2.)
-Aita, aita! handia izatean zu bezalakoa izan nahi dut.


-Ni bezalako garrantsitzua izateko?


-Ez, ni bezalako seme bat izateko.

3.)

Gizon bat joan da medikuarengana, eta...

-Doktore jauna, kezkatuta nago; etxean andreak esaten dit "Federiko" gaizki esaten dudala eta, jada, hainbeste aldiz esan dit... Erotu beharrean hementxe nago.

Eta medikuak:

-"Federiko" gaizki esaten duzula? Ederki asko esan duzu orain.
-Bada, halaxe dira gauzak.
-Ea, ea, esan ezazu mantso-mantso.
-FE-DE-RI-KO-besteak.
-Ederki esan duzu, bada! Orain pixka bat azkarxeago, eta...
-FE-DE-RI-KO
-Ederki asko esaten duzu. Joan zaitez etxera, eta esan andreari ez duzula inolako arazorik.
Salto bizian kotxea hartu, etxera ailegatu, mahaian eseri, eta...
-Hara, Josepa, medikuak esan dit ederki hitz egiten dudala: "Ireki FEDERIKOA!! Eta ekarri botila ardoa.

Asmakizunak!!

1.Amak bi ditu
aitak ere bai,
semeak bat ere ez
eta alabak hiru.
Zer da?_______



2.Txoko batean
musika nota bat
tea hartzen ari da.
Zer da?______



3.Zer ote da, zer,
hanka gabea
korrikari trebea?
_______



4.Gona luzea du
mihia motza,
urrutitik entzuten da
haren kantu hotsa.
_________



Erantzunak (atzetik aurrera idatziak)

1.a

2. aetalokoxt

3.akerre

4.aiapnak

Hezkuntza arreta

Hau da, erlijioaren alternatiba. Saio bat daukate astero.
Irakasle batzuek etorkinen munduari buruz prestaturiko txostena erabiltzen ari dira gehien bat, etorkinen mundua hobeto ezagutu ahal izateko. Txosten horretan jorratzen den unitate didaktikoa honako hau da: "Guztiok gara etorkinak". Atal ezberdinetan banaturik, historian zehar izan diren gizakion joan-etorriak aipatzen dira: euskaldunok garai batean egin zituzten migrazioak, Ameriketara batez ere, edota duela urte batzuk Euskal Herrira hurbildu ziren penintsulako langileak, orain Hego Amerikatik eta Afrikatik etortzen ari direnak... Horrekin batera, galdera hauen erantzunak ere lantzen dira: Zergatik gaude behartuta une batzuetan gure herria, familia, lagunak eta ohiturak uztera eta alde egin behar dugu beste bizimodu baten bila? bizitza arriskuan jartzeraino? Eta guk zer egingo genuke haiek izango bagina?
Halako gogoeta egin ondoren, harremanetan ipiniko dira beste herrietako jendearekin eta gutunak elkar trukatuko dituzte hango neska-mutilekin.

SALBURUAKO PARKE NATURALA BISITATUZ

Azaroaren 30ean 5.mailako hiru taldeak (A, B, D) Salburuako parke naturalera joan ziren.
Salburuako parkea Gasteizko ekialdean dagoen hezegune bat da. Gasteizko Eraztun Berdearen harribitxia da, bere balio ekologikoagatik eta baita urteetan zehar izan duen bilakaerarengatik.
Parkea osatzeko lehen lanak 1994.urtean egiten hasi ziren, baina oraindik amaitu gabe dago.
Lau aintzira dauzka, Betoñokoa, Arkautekoa, Larregana eta Durantzarra izanik; garrantzitsuenak lehenengo biak direlarik.
Informazio puntu bat dauka bisitariak beraiek bakarrik gida
daitezen parkean zehar eta bestetik, hegaztiak ikusteko bi behatoki daude.
Abendañoko ikasleak eta irakasleak, gehien bat ekosisteman eta hegaztietan zentratu dira, hala nola, ingurunea ikasgaiaren bitartez joan baitziren Salburuako parkea ezagutzera.

Egun bikaina pasa zutela esan ziguten, eta ez dugu dudan jartzen ondoko argazkiak ikusi ondoren.

Mintzaldi bat ematen!

Ahozkotasuna lantzeari garrantzia ematen diote, izan ere Gasteizen euskararen erabilera urria dela eta, hura bultzatu nahi dute, ikasleek trebetasuna lortu ahal izateko.

Urtero hiru hilean behin, ahozkotasuna ebaluatzeko mintzaldi bat eman behar dute ikasleek. Gaia ez da zehazten, bakoitzak nahi duenari buruz hitz egiten du. Ez dute denbora luzez hitz egiten egon beharrik; bost minutu ingurukoa izan behar du hitzaldiak. Ezarritako arauetako bat da, ezin dutela paperetik irakurri; gidoitxo bat eraman dezakete, eta hura erabili.

Idazleak gelara!

Ikastetxe honetan maiz, idazleak gelara ekartzen dituzte, ikasleei mintzaldi bat emateko asmoz.
Aurten, ikasturte honen bukaeran, Patxi Zubizarreta delako idazlea etorriko da. Hori dela eta, klasean berak idatzi dituen zenbait liburu irakurtzen ari dira; "Matias Ploff-en erabakia", "Gutun harrigarri bat", "Sekretuen liburua" eta "Uxoa", besteak beste.

Idazleak hitzaldi bat emango die ikasleei, eta hauek ondoren, zenbait galdera egiteko aukera izango dute.

Euskara bultzatuz!!

Ikasturte guztietan, euskararen erabilera bultzatzeko hainbat kanpaina nahiz proiektu abian jartzen dituzte, hori baita ikastetxearen helburuetariko bat. Ikasturtean zehar helburu hori betetzeko asmoz, hainbat ekintza antolatzen dira: bertsolaritza, ipuin lehiaketa, euskararen eguna, mintzaldiak...

Horietako batzuk puntualak izaten dira, hots, urtero egiten dira; Euskararen eguna, besteak beste. Egun bakarra da, baina prestatzeko nahiz antolatzeko egun gehiago dira nahitaezkoak.

Tutoretza

Astero gure ikasleek tutoretza ordu bat izaten dute. Bertan, lan kooperatiboa ondo burutzeko taldeak prestatzen dituzte; batik bat, kideen arteko ezagupen maila, harremana... sustatzeko.

Horretarako jolas edo jarduera batzuk bideratzen ari dituzte ikasleekin. Une honetan "Maleta"-ren jolasarekin ari dira. Ikasle bakoitzak maletatxo edo bizkar zorro batean ekarri behar ditu bere gustukoak diren gauza batzuk baita gustukoak ez direnak ere. Gainontzekoei erakutsi behar dizkiete eta azalpen bat eman behar dute kasu bakoitzean. Besteek galderak egingo dituzte, zergatiak eta, hobeki ezagutzeko.