domingo, 29 de noviembre de 2009

Euskararen eguna Abendaño ikastetxean!!

Abenduaren 3an ikastetxe honetan Euskara eguna ospatuko da, urtero egiten den legez. Ikasleek ilusio handiz ospatzen dute egun hori, izan ere ekintza ezberdinak burutzen dituzte.

Aurrekoetan bezala, ikasleek egun horren berri eman nahi izan digute, eta horretarako idatzi bat burutu dute.

“Datorren abenduaren 3an Euskara eguna burutuko dugu ikastolan. Egun honetan Nafarroako patroiaren eguna, Xabierreko Frantzisko, ospatzen da eta bere omenez euskararen eguna.

Gure helburua izango da euskararen erabilera bultzatzea eta horretarako hainbat ekintza prestatu ditugu. Egun honetan ez da eskola arrunta izango, tailerrak egingo ditugu txoko ezberdinetan, besteak beste: taloak, herri kirolak, irratia, horma irudiak …

Ez dakigu nola aterako zaigun eguna, baina seguru asko eskola egun normala baino hobea izango dela. Taloak ondo ateratzen badira hurrengo batean gonbidapen zabalagoa egingo dugu.

On egin”

martes, 24 de noviembre de 2009

Bertsolaritzan trebatzen!!

Aurten bertsolaritza lantzen hasi dira. Hori dela eta, ikasleek bertsolaritzari buruzko aurkezpena egin dute blogean txertatzeko:

"Aurten bertsolaritza egiten hasi gara. Asmoa guk bertsoak egiten ikastea da. Iñaki Biñaspre daukagu bertsolaritzako irakasle, Arabako onenetarikoa delarik.
Atzo bertsolaritza egin genuen, gure burua aurkeztu genuen bertsoak abestuz, bertan gure zaletasunak ere aipatuz.
Iñaki Biñasprek etortzerik ez duenean, gure tutorea den Enrikek ematen digu klasea, bertsolaritzaren inguruan aditua delako."

Beraiek aipatu legez, bakoitzak bertso bat egin zuen bere burua aurkezteko. Hona heman beraiek burututako bertsoak:

Ikasleen bertsoak:
(Doinua: Ama begira ezazu)

Nik hamar urte ditut
Izena da Jone
Nire lagun onena
Bereizten da Ane

Gustatzen zait esnea
Deitzen naiz Oihane
Abendañon ikasten
Gaude mila ume

Ni gasteiztarra naiz ta
Nire izena Ane
Nire lagun onena
Izena da Jone

Nire zaletasuna
Da gure futbola
Sinesten ez baduzu
Sartuko dut gola

Hamar urte ditut nik
Izena dut Jon
Gustatzen zait eskia
Nahiago dut gabon

Iñigo ta Irati
Iñaki ta Ainara
Klasean beti gaude
Ikasten euskara

Nik hamar urte ditut
Nire izena Izaskun
Eta eduki nahi dut
Eskolan jai egun

Lizarrako mutila
Dago hemen Iñaki
Mutil bihurri batek
Baina asko daki

Gasteizko neskatila
Hemen dago Irati
Kantatzen dituena
Hamar bat abesti

Klasean beti dago
Hitz egiten Iker
Ez baduzu hitz egiten
Beti dabil alfer

Ni gasteiztarra naiz ta
Izenez naiz Ibon
Nire lagun onena
Bere izena da Jon

Makarroiak gustoko
Ditut nik ere bai
Baina nik entsalada
Ez dut orain jan nahi

Oso azkarra ez naiz ni
Deitzen naiz
Matematika egiten
Bai beldurgarria!!

Nik hamar urte ditut
Lucia Izena dut Xabier
Jon beti molestatzen
Burua dut oker

Nik hamar urte ditut
Nire izena Josu
Gasteizen beti nago
Kalean euritsu

Hemengo guapoena
Da gure ikasle Jon
Errubio, begi urdinak
Itxura du klarion

Nik hamar urte ditut
Izenaz Lidia
Eta nire laguna
Berriz da Lucia


Klaseko antolamendua

Ikasleek erakutsi nahi izan digute zein den gelan beraien lan egiteko modua, hots, gelako antolamendua. Horretarako, testu bat idatzi dute blogean eskegitzeko.

Honako hau da beraiek sortutako testua:

“Argazki honetan aurtengo taldea agertzen da gure gelan.
Taldeka gaude antolatuta, lauko taldetan, sei talde, hogeita lau guztira. Modu honetan gaude kokaturik, lan kooperatiboa burutzeko. Lan kooperatiboa ikastolako proiektua da eta 5.mailan hainbat gauza egiten ari gara taldeka, hobeto ikasteko.Taldeak heterogeneoak dira eta gure gelan sei ditugu, bakoitza lau kidez osaturik.
Lan kooperatiboa ez da noizean behin taldeko lan bat egitea, baizik eta antolatuak izan
behar dira era iraunkorrean eta egonkorrean. Helburu nagusia bikoitza da: eskola edukiak bereganatzea, baita taldean lan egiten ikastea ere. Hots, kooperatu ikasteko eta kooperatzen ikasi.”

Gure historia ikastolan

"5.A gelako umeok zortzi urte daramatzagu ikastolan.
Irakasle hauek izan ditugu: Isabel, Felipe, Adela, Vanessa, Lorea, Begoña, Arantza, Marivi, Lourdes, eta maisu bakarra, Enrike. Zorte ona izan dugu, zeren guztiak oso jatorrak izan baitira.
Gure klaseko umeen izenak honako hauek dira: Oihane, Ibon, Izaskun, Aitor, Olatz, Xabier, Lander, Maialen, Laura, Ane, Josu, Jon F., Irati, Jone, Unai, Jon I., Iñaki, Lucía, Iñigo, Iker, Zuriñe, Lidia eta Oihane V.
Lehen, Harold izeneko mutil bat etorri zen 2. mailan, baina aurten joan da. Iker ere 1.mailan etorri zen gure gelara.
Aurten lauko mahaietan gaude eta oso ongi konpontzen gara gure artean."

ABENDAÑO IKASTETXEA

Abendaño ikastetxean burutu dugu bloga, ikastetxe horretako 5. mailako ikasleekin. Abendaño ikastetxea, Gasteizen kokatua dago. Bertan D eredua eskaintzen da. Zentro publikoa da, eta haur hezkuntza nahiz lehen hezkuntza egin daitezke.